2025eko maiatzak 15

Estella-Lizarrak 2025eko udarako gazteentzako kanpamentu eta truke-programa jarri du martxan

Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria Arloak, Nafarroako Gobernuko Gazteriaren Institutuarekin eta Erasmus+ programarekin lankidetzan, 2025eko udarako kanpamentu eta gazte-truke programa zabala antolatu du, Tierra Estellako 12 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzendua.

Hiru proposamen desberdin eskainiko dira, parte-hartzaileen adinaren eta interesen arabera egokituta:


HIRIKO KANPAMENTUA
📅 Ekainaren 23tik 27ra
📍 Estella-Lizarra eta inguruak
👥 12 eta 14 urte bitarteko gazteentzat (2011 eta 2013 artean jaiotakoak)
Jarduerak: jokoak, gymkhanak, orientazioa eta biziraupena, mendi-ibiliak, ibai-ibilaldiak, piraguak eta gehiago.
💶 Prezioa: 50 € (jarduerak eta joan-etorriak barne; mantenua ez da barne)
🔢 Plaza kopurua: 24


ABENTURA ANITZEKO KANPAMENTUA
📅 Uztailaren 1etik 4ra
📍 Murillo de Gállego (Zaragoza)
👥 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (2008 eta 2010 artean jaiotakoak)
Jarduerak: jokoak, gymkhanak, ur jauziak, kayak, rafting eta abar.
💶 Prezioa: 150 € (joan-etorriak, mantenua eta jarduerak barne)
🔢 Plaza kopurua: 18


ERASMUS+ TRUKEA – “Natura Connection”
📅 Uztailaren 15etik 24ra
📍 Tierra Estella eta Pays de Nay (Frantzia)
👥 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat (2008 eta 2006 artean jaiotakoak)
Jarduera kultural, ludiko eta kirol-jarduerak, natura-ingurunearekin berriro konektatzeko eta teknologia digitalen erabilera arduratsua sustatzeko.
💶 %100ean diruz lagunduta
🔢 Plaza kopurua: 12


IZEN-EMATEAK
Izena eman daiteke “María Vicuña” Gazteriaren Etxeko bulegoetan edo helbide elektroniko honen bidez: juventud@estella-lizarra.com. Plazak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira, kopurua bete arte.


AISIALDIKO ETA DENBORA LIBREKO BEGIRALE IKASTAROA
Halaber, helduentzat zuzendutako denbora libreko begirale ikastaro trinkoa ere antolatu da uda honetarako.
📅 Ekainaren 16tik uztailaren 5era
🕘 Astelehenetik larunbatera, goizeko ordutegian

ℹ️ Informazio gehiago:

    • Estella-Lizarrako Udalaren webgunean (Gazteria atala)

    • “María Vicuña” Gazteriaren Etxean

    • 📞 948 55 63 29 / 📱 609 64 37 35 (WhatsApp ere bai)

    • ⏰ Arreta ordutegia: astearteetik ostegunera 9:30etik 14:00etara eta astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara

    • ✉️ juventud@estella-lizarra.co

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba