Zozketatu dira 500 euroko bi sariak erosketak egiteko, Jaiotzen Ibilbideari dagozkionak
Noa Beltre eta Iranzu Pascual saritu dituzte bigarren edizio honetako zozketan, eta parte-hartzea bikoiztu egin da 300 pasaporte baino gehiago bete baitituzte
Estella-Lizarrako Udalak aurten Gabonetako argiztapenaren inaugurazioa sustatzearen aldeko apustua egin du, eta, horregatik, lehen aldiz, pizte-ekitaldi ofiziala antolatu du datorren azaroaren 30ean, larunbata, San Martin plazan.
Egun horretan, 18:00etan, aurtengo alkate txiki Diego Rojasek izanen du ohorea: Errege egunaren ondorenera arte, arratsaldero eta gauero hiria argiztatuko duen botoia zapalduko du.
Gainera, Julian Romano Musika Eskolako abesbatzak ere parte hartuko du, eta hiru gabon-kanta abestuko dituzte (bat gaztelaniaz, beste bat euskaraz eta beste bat ingelesez). Halaber, San Pedroko Auzo Elkarteak, ohi bezala, haurrentzako jolasak antolatuko ditu 17:00etan, eta txokolate-jana eta postre-dastaketa, justu ondoren, 18:15ean.
Argiak piztu ondoren, Musika Eskolako ikasleek eta Udal Musika Bandak kalejira eginen dute.
ARGI GEHIAGO
Udalak, Turismo, Merkataritza eta Ostalaritza Arloaren bitartez, Gabonetako argiztapena indartu du aurten. San Martin plazarako 8 metroko altuerako izei argitsu bat erosi da, Santiago plazarako arku ibilgarri bat, eta Koroatze plazan jartzeko bi elur-orein erosi dira, 11.510 euroko aurrekontuarekin (gehi BEZa).
Gainera, hiriko sarrerak lehen aldiz argiztatuko dira, Deierri etorbideko 12 faroletan eta Frai Diego kaleko beste 6 faroletan elementuak jarriz. Udaletxeak ere argi-gortina berriak estreinatuko ditu, eta alokatu egin dira, baita Sortzez Garbiaren pasealekuan eta San Andres kalean banatuko diren 15 arku ere. Alokairu horien aurrekontua 11.665 eurokoa da, gehi BEZa.
Elementu horiei guztiei gehitu behar zaizkie jada jabetzan Udalak dituenak, azken urteotan eskuratutakoak: 22 arku erdiguneko hainbat kaletan banatzen direnak; Koroatze plazako izeia (11,5 metroko altuera, izarra barne); 20 apaingarri Koroatze eta San Andresen; 4 gereziondo eta 2 aingeru 3D Foruen plazan; argiztapena kioskoan eta San Joan elizako fatxadan; argiztapena San Migel elizako eskaileran; argiztapena Udaletxe zaharrean; baita argiak Foruen eta Santiago plazetako zuhaitzetan ere.
Argiztapena urtarrilaren 6ra arte egonen da indarrean, egun hori barne, eta ordutegia honako hau izanen da: 18:00etatik 2:00etara, abenduaren 24an eta 31n, eta urtarrilaren 5ean; 23:00etara arte, ferietan, Gabonetan, Urte Berrian edo Erregeetan; eta 21:00etara arte, gainerako egunetan.
Hain zuzen ere, bihar, azaroak 20, Lizarrak hautagaitza aurkeztu duen Europako Gabon Hiria lehiaketako sariak ezagutuko dira. Gabonetako argiztapena da epaimahaiak tradizioz baloratzen duen alderdietako bat.
Noa Beltre eta Iranzu Pascual saritu dituzte bigarren edizio honetako zozketan, eta parte-hartzea bikoiztu egin da 300 pasaporte baino gehiago bete baitituzte
Bigarren saria Curcuma Loradendarentzat izan da eta sari herrikoia Sweet Cake by Sandrarentzat
Udalak, Navark eta Leache Restauracion enpren laguntzarekin, jarduera berezi hau eskainiko du abenduaren 23, 26, 27 eta 30ean eta urtarrilaren 2 eta 3an. Bisitak 16 pertsonetara mugatuta daude, aldamioetara sartu behar baita, eta sarrerak on-line eros daitezke visitarestella.com helbidean (6€)