Udalak udan ekinen dio Los Llanos Kulturaguneko 964 besaulkiak eta moketa hobetzeari
Eszenatokia ere berrituko da, eta guztira 220.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eginen da

Los Llanos Kulturaguneak ‘Como un pez’ haurrentzako antzerki ikuskizuna hartuko du datorren igandean, urriak 6, Producciones Maestrasen eskutik. Antzezlana 4 eta 10 urte arteko publikoari zuzenduta dago, gaztelaniaz da eta hain egunerokoa den eta askotan estigmatizatuta dagoen gai bat jorratzen du, adinekoen narriadura kognitiboa, hain zuzen ere. Prezioa 5 eurokoa da.
‘Como un pez’ Martzialen irudian zentratzen da, beti gustatu izan baitzaio arrantzan egitea, bere txalupa txikian orduak eta orduak igarotzea lasaitasunaz gozatuz. Baina azkenaldian badirudi arrainek izkin egiten diotela, agian despistatu samar dabil…
Martziali sorosle izan zenekoa, bere musika-kutxa, bere burua haur bat bezala ikustea… gogoratzea gustatzen zaio, baina zerbait aldatzen ari dela nabaritzen du. Dagoeneko ez da seguru sentitzen kalean, ez daki gauzak non uzten dituen, ezta joan den edo etorri den ere. Ez ditu bere eguneroko orainaren xehetasunak gogoratzen.
ALZHEIMERRARI BURUZKO FUNTZIOAREN AURREKO TAILERRA
Emanaldiaren aurretik, urriaren 1ean, 19.00etan, tailer bat egonen da Kultur Etxean, ‘Arrain bat bezala: nola hitz egin txikienekin Alzheimerrari buruz’ izenburupean.
Alzheimerraren gaia txikienekin landu nahi duten helduei zuzendutako tailerra da, antzezpena oinarri hartuta. Horretarako, antzerki muntaiaren analisia eginen dute, eta hain presente eta konplexua den gai baten inguruan elkarrizketa bultzatzeko tresnak emanen dituzte.
Tailerra AFANeko (Alzheimerra eta beste dementzia batzuk dituzten Nafarroako pertsonen Senideen Elkartea) profesional batek eta Ana Maestrojuánek (‘Como un pez’ lanaren egile eta zuzendaria) emanen dute.
Eszenatokia ere berrituko da, eta guztira 220.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eginen da
Antzerkiak, zinemak, musikak, baletak, Artisautza Azokak, erakusketek eta kirolak bat eginen dute egun hauetako ohiko ekitaldiekin
Gustavo de Maeztu Museoak jarduera-proposamen berri bat aurkeztu du Miguel Galano. Eguzkirik gabeko egunak aldi baterako erakusketaren esparruan, publikoari artista asturiarra...