Udalak udan ekinen dio Los Llanos Kulturaguneko 964 besaulkiak eta moketa hobetzeari
Eszenatokia ere berrituko da, eta guztira 220.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eginen da


Larunbat honetan, maiatzaren 10ean, Dantzaren Eguna eginem da Lizarran, beste urte batez, Udalak herriko dantza-akademia eta taldeekin batera antolatuta. Hasiera batean hainbat plaza eta kaletan banatutako egitaraua zegoen diseinatuta, baina euriaren mehatxuaren ondorioz, ekintza guztiak Lizarra Ikastolako patiora lekualdatu dira.
Jarduera 11:00etan hasiko da eta 20:30ak arte luzatuko da; eguerdian geldialdia egingo da eta 500 pertsona baino gehiagok hartuko dute parte. “Dantza bere adierazpide guztietan gozatzeko eta bizitzeko aukera paregabea den ekitaldi batez ari gara, askotariko programazioa, estiloak… dituena”, esan du gaur aurkezpenean Ana Duarte Kultura zinegotziak.
Berarekin batera izan dira Sayoa Belarra (Belarts), Ainhoa Egizabal (bere izena daraman akademiakoa), Dana Braslavska (Pole Sport), baita Francisco Beruete dantzari ohien elkarteko Yolanda Alen eta Ana Carmen Barrena ere.
“Gogo handia dugu neska guztien ilusioagatik eta ikasturtean zehar egiten dugun lana erakusteko aukera horregatik”, azaldu dute.
Udaletik eskertu nahi dute parte hartzen duten akademia eta talde guztiek emandako laguntza eta ahalegina: Belarts, Toño Jiménez, Ainhoa Egizabal, Pole Sport, Francisco Beruete Dantzari Ohien Elkartea, Larraiza, Virgen del Puy eta San Andres, Home Yoga, eta Gazteriaren Etxeko Urban Dance taldea. Dantzari taldeak euria egitearen baldintzapean daude parte hartu ahal izateko.
PROGRAMA ORDUKAKO (Lizarra Ikastolara leku-aldatzeagatik sor daitezken aldaketen zain)
Eszenatokia ere berrituko da, eta guztira 220.000 euro baino gehiagoko inbertsioa eginen da
Antzerkiak, zinemak, musikak, baletak, Artisautza Azokak, erakusketek eta kirolak bat eginen dute egun hauetako ohiko ekitaldiekin
Gustavo de Maeztu Museoak jarduera-proposamen berri bat aurkeztu du Miguel Galano. Eguzkirik gabeko egunak aldi baterako erakusketaren esparruan, publikoari artista asturiarra...