Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional hau onartu du gaur goizean:
Egun hauetan gure estatuko hainbat eskualde astindu dituzten eurite suntsitzaileek tristura eta samin sakona utzi dute Lizarran ere. Une honetan 90 hildako baino gehiago, dozenaka pertsona beren etxeetan harrapatuta, uholdeak, lurreko eta aireko bideen mozketak, eta sekulako txikizioak, hondamendi honen handitasunak gizarte osoa hunkitu du.
Gertaera tragiko horien aurrean:
1.- Estella-Lizarrako Udalak elkartasuna eta babesa adierazi nahi die euritearen eragin suntsitzaileak eragindako une zail hauetan kaltetutako eremuei.
2.- Era berean, Estella-Lizarrako Udalak doluminak eta atsekaberik handiena helarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta senideei.
3.- Era berean, Estella-Lizarrako Udalak zauritutako pertsona guztiak lehenbailehen sendatzea nahi du. Halaber, kalte materialen inpaktua deitoratu du, eta Udal honek eman ditzakeen baliabide material guztiak eskura jarri ditu, une zail honetan laguntza emateko.ç
4.- Era berean, Estella-Lizarrako Udalak eskerrak eman nahi dizkie boluntarioei, suhiltzaileei eta Segurtasun Indarrei, etengabe lan egin baitute, arduraz eta eskuzabaltasunez, tragedia honetan. Horien guztien ahalegin nekaezinak eta beren lanak gure esker on handiena merezi dute.