2025eko urtarrilak 24

‘Batch cooking’ eta A2 mailako zeinu hizkuntza ikastaroak Gaztediaren Etxean otsailaren 3tik aurrera

Otsailaren 3an bi ikastaro berri hasiko dira Gaztetxean: bata ‘Batch cooking’-ari buruzkoa eta bestea A2 mailako zeinu hizkuntzari buruzkoa.

Sukaldaritzakoa 18 eta 30 urte bitarteko gazteentzat da, eta 4 saioek 30 euro balio dute. Otsailaren 3an, 10ean eta 24an eta martxoaren 3an izango da, 19:00etatik 21:00etara. Ordu gutxitan hainbat otordu prestatzeko eta asterako dena prest izateko teknika da. Hau da, denbora gutxi eta ondo jateko gogoa duten pertsonentzat aproposa.

Zeinu hizkuntzako ikastaroa, berriz, semipresentziala da, on-line saioak eta presentzialak dituena, eta ez da soilik gazteei zuzendua, lehentasuna badute ere. Udalak diruz laguntzen du eta azken kostua 160 eurokoa da.

A1 mailako titulazioa izan behar da, edo bestela, mailako porueba bat egin.
Zazpi saio presentzial dira eta Asornak ematen du.

Interesa duen edonork jar dezake harremanetan Gaztediaren Etxearekin, bulegoetara bertaratuta edo 609643735 telefonora deituta.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba