Estella-Lizarrako Udal Lantegi Eskolak ikastaro berri bat jarriko du martxan azarotik aitzina, Ibilgailuak Konpontzeko Lantegien Nafarroako Elkartearen eskutik. Ibilgailuen karrozeriak mantentzeko eragiketa osagarriei buruzko 1. mailako lanbide ziurtagiria da.
Ikastaroa azaroaren 6tik urtarrilaren 31ra (270 ordu) izanen da, goizez (8:00-14:15), eta abenduaren 4tik 8ra bitarteko atsedenarekin, eta Eguberrietan (abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra). Eskolako eraikinean bertan izanen da, Merkatondoa kaleko 26an.
Prestakuntza hau SEPEk (Enplegu Zerbitzu Publikoa) diruz laguntzen du eta ez da DBHko graduaturik eskatzen, baina bai gaztelaniaz hitz egiten eta idazten jakitea.
Izena eman behar da formacion@antrv.com helbidean eta 948 279911 telefonoan.