Udalak Gabonetan antolatutako Jaiotzen Ibilbideko eta elurrezko panpinaren gaineko lehiaketetako sariak zozketatu dituzte
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko

Curcuma Loradenda izan da 2025. urtean Lizarrako Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Arloak antolatzen duen Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren irabazlea, eta 25 parte-hartzailek eman dute izena edizio honetan. Saltoki irabazle gisa, 1.000 euroko saria eskuratu du, kanpainarekin bat egin zuten establezimenduetan egindako erosketetan truka daitekeena. Curcumak bigarren aldiz irabazi du lehiaketa hau.
Bigarren saria Farmazia Goyacherentzat izan da. Iaz irabazi zuen, eta 500 euroko balea lortu du, erosketetan trukatzeko.
Bi sari horiek, ohi bezala, epaimahaiak aukeratu ditu. Hauek dira epaimahaikideak: Cristina Pérez, Merkataritza eta Turismo Arloko presidentea; Ibai Crespo eta Elisabet Ciordia, Batzordeko ordezkariak horiek ere, eta Irene Egurza, barne-diseinuko aditua.
SARI HERRIKOIA
Ohi bezala, lehiaketak sari herrikoia emanen dio Udalaren webgunean boto gehien jaso dituen erakusleihoari, eta 300 euro izanen ditu erosketetan. Oraingoan, guztira 1.563 boto zenbatuta, Optica Navarra izan da lehen sailkatua.
Bigarren postuan SweetCake by Sandra geratu da eta hirugarrenean Curcuma Loradenda.
Sariak gaur goizean banatu dituzte udaletxeko osoko bilkuren aretoan Cristina Perez Merkataritza eta Turismoko zinegotziak eta Ana Duarte Kulturakoak, eta parte hartu duten denda guztiek lehiaketa tradizional honetan jarri duten ahalegina eskertu dute.
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko
Ekimenak marrazki lehiaketa bat eta panpinaren izena asmatzeko beste bat biltzen ditu, 500 euroko bi sarirekin, tokiko merkataritzan erosketetan truka daitezkeenak. Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek ostegun honetan, abenduaren 18an, 14:00ak arte dute izena emateko epea
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2025ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 18 establezimenduen argazkiak er...