Etxebizitza bateko hondakinak kentzeko lanak direla eta, otsailaren 18, 19 eta 20an trafikoa moztuko da Aben Seraq kalean.
Esku-hartzeak Logroñoko bidean dauden etxebizitza guztiei eragingo die, San Nikolasetik Zalatamborrera doan tartean, egun horietan makina astunak lanean ari baitira.
Adierazitako egunetan, eremura sartzeko, bide hauek erabili beharko dira:
- La Rua kaletik, edo
- San Martin plazatik abiatuta.
Egoiliarren mugikortasuna errazte aldera, aldi baterako desgaituko da ZAC gunearen kontrola ukitutako puntuetan, bizilagunak arazorik gabe sar daitezen ahalbidetuz.
Era berean, otsailaren 16an eta 17an aldez aurreko informazio-abisuak eginen dira, eragindako pertsona guztiek beharrezko informazioa dutela eta joan-etorriak aldez aurretik planifikatu ditzaketela bermatzeko.