2026ko otsailak 19

Curtidores kalea itxita egonen da obrak direla eta, otsailaren 23tik aurrera

Datorren astelehenetik, otsailaren 23tik, aurrera, Curtidores kaleko joan-etorria, oinezkoena zein ibilgailuena, murriztu eginen da, Lizarrako Udalak eremu horretan egin behar dituen obrak direla eta. Fortunato Agirre zubiaren azpian aparkatutako ibilgailu guztiak ere erretiratu egin beharko dira.

Halaber, zati horretan Donejakue Bidea oinezkoentzako pasabidetik desbideratuko da, San Agustin plazaraino, eta Espoz y Minatik eta Kartzelako zubitik Donejakue bidera itzuliko da, Rua kalearen hasieran.

Lanak maiatzaren amaiera arte iraungo dute, eta sarbide alternatiboa Merkatondoa industrialdearen bidez izango da. Jurramendi Mankomunitatea erakundeari jakinarazi zaio kale horretako sarbidea itxiko dela, eta Fray Diego kaleko hondakin-edukiontzien guneak eta Espoz y Mina kaleko puntua indartuko dituzte, Curtidores kaleko gunea sarbiderik gabe geratuko delako.

Hiru esku-hartze batera egingo dira (informazio gehiago):

  • Erromesaren Bide Segurua: Santo Sepulcro plazatxoa.
  • Erromesaren Bide Segurua: mugikortasun jasangarrirako oinezko azpiegitura, Fortunato Aguirre zubiaren azpiko tartean.
  • Donejakue Bidearen sarbidea – Paisaia- eta ingurumen-kontserbazioko jarduketak Estella-Lizarra-n (Fortunato Aguirre zubiaren ingurua).

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba