Estella-Lizarrako Udalak dirulaguntza deialdia ireki du 2025. urtean gizarte-ekintzaren arloan jarduerak egiten dituzten irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeentzat.
Gaur argitaratu da deialdia NAOn eta informazio guztia lotura honetan aurki daiteke: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=8884
Lotura horretatik egin daiteke dirulaguntza eskaeraren erregistroa, maiatzaren 22ra arte.
Lotura honetan egin behar da justifikazioa: https://sedeelectronica.estella-lizarra.com/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=9575