2024ko ekainak 18

Arieta auzoari kaleko katuen egoeraren berri emateko bilera deialdia

Datorren ostegunean, ekainaren 20an, 18:00etan, Udalak bilera bat antolatu du Remontival ikastetxeko ekitaldi-aretoan, Arieta auzoko bizilagunei kaleko katuen egoeraren berri emateko.

Hiriko hainbat eremutan gai hori lantzeko aurreikusita dauden guztien arteko lehen topaketa izanen da.

Azken hilabeteotan auzo honek gai honen inguruan egindako komunikazio eta kexa asko jaso dira, eta horregatik Arietatik hastea erabaki da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba