2026ko apirilak 29

Estella-Lizarrako 2026ko Festetako Kartel Lehiaketa deitu da

Ohi bezala, hiru kategoria ezarri dira: epea maiatzaren 29an amaituko da, eta, lehen aldiz, debekatuta egonen da Adimen Artifiziala erabiltzea

Estella-Lizarrako Udalak 2026ko Lizarrako Festetako Kartel Lehiaketa deitu berri du. Lanak originalak eta argitaratu gabeak izanen dira, eta teknika librea izanen dute. Maiatzaren 29ko 14:00ak arte aurkeztu ahal izanen dira.

Lehiaketak hiru kategoria ditu: heldua, tartekoa eta txikia. Sariak, berriz, helduen kategorian 1.200 euro banatuko dira, tarteko kategorian 250 eta txikien kategorian 100 euro.

Edizio honetako berrikuntza nagusia da, oinarriek ezartzen duten bezala, debekatuta dagoela Adimen Artifiziala osorik zein partzialki erabiltzea.

Ikusi oinarriak hemen: BASES CARTELES FIESTAS 2026

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba