2025eko martxoak 24

Kontsultatu Udalaren webgunean Estellerriko polenaren asteko iragarpenak

Udalaren webguneak dagoeneko ematen du Estellerriko polenaren asteko iragarpena kontsultatzeko aukera, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuarekin elkarlanean. Garcia Orcoyen Ospitalearen inguruan jarri berri duten polen-kaptadore bati esker egin daiteke zaintza hori.

Otsailetik ekainerako tartean, eta irailean eta urrian, asteroko aurreikuspenak egiten dira, eta horietan hurrengo astean egonen den polen mailak iragartzen dira.

Esteka honetan kontsulta daiteke informazioa: https://www.estella-lizarra.com/servicios/medioambiente/niveles-de-polen/

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba