Udalak Gabonetan antolatutako Jaiotzen Ibilbideko eta elurrezko panpinaren gaineko lehiaketetako sariak zozketatu dituzte
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko
Jarraian, Udaleko Merkataritza, Turismo eta Ostalaritza Sailak antolatutako 2025ko Gabonetako Erakusleihoen Herri Lehiaketan parte hartu duten 18 establezimenduen argazkiak erakusten dira. 25k eman dute izena lehiaketan, eta horietatik 18k euren argazkiak bidali dituzte herritarren sarirako hautagai izateko.
Establezimendu bakoitzaren izenean klikatuz, bakoitzaren argazkiak banaka zabaltzen dira, eta xehetasun guztiak ikusteko handitu daitezke.
Saria 300 eurokoa da eta erosketetan truka daiteke.
Herri erakusleihorik onena aukeratzeko bozketan parte hartzera animatzen zaituztegu. Bat bakarrik aukeratu behar da hemen behean dagoen estekan.
Bozketa abenduaren 18ko 14:00ak arte egongo da zabalik webgunean. Eta, jakina, erakusleiho guztiak bertatik bertara ikustera eta Gabonetako erosketak tokiko saltokietan egitera animatzen zaituztegu.
Lau irabazleek 500 euro jasoko dituzte, herriko dendetan egindako erosketengatik trukatzeko
Bigarren saria Farmazia Goyachek eskuratu du, eta herritarren saria, 1.563 botorekin, Optica Navarrak
Ekimenak marrazki lehiaketa bat eta panpinaren izena asmatzeko beste bat biltzen ditu, 500 euroko bi sarirekin, tokiko merkataritzan erosketetan truka daitezkeenak. Kanpainan parte hartu nahi duten establezimenduek ostegun honetan, abenduaren 18an, 14:00ak arte dute izena emateko epea