Bihar, ostirala, Maria Vicuña Gazteriaren Etxean bildutako materialarekin lehen bidalketa eginen da Ukrainaren inbasioak kaltetutako pertsonei laguntzeko, eta laster utziko du artikuluen eta elikagaien bilketa. Izan ere, Nafarroako Gobernua nabarmentzen ari da une honetan laguntzeko modurik onena bertan lan egiten duten GKEei ekarpen ekonomikoak egitea dela, eta ez orain arte bezala, gauza bidezko dohaintzak.
Horregatik, egun gutxi barru bilketa bertan behera utziko du. “Bihar aterako da lehen bidalketa, eta astebete gehiago utziko dugu norbaitek oraindik eraman ez badu, eramateko aukera izan dezna, baina berehala jasotzeari utziko zaio, Nafarroako Gobernuak hala eskatzen baitigu”, adierazi du Jorge Crespo Gazteria eta Elkartasuneko zinegotziak.
Zinegotziak eskertu egin nahi izan du “herritarrek berriz ere erakutsi duten elkartasun izugarria”, eta Nafarroako Gobernuak ematen dituen gomendioei jarraitzeko eskatu du.