2023ko maiatzak 12

2023-2024 ikasturterako Arieta Haur Eskolako matrikulazioa nola egin

Maiatzaren 18tik (osteguna) 25era, 2023-2024 ikasturterako Haur Eskolako matrikulazio-aldia hasiko da.

Udaletxean, erregistro bulegoetan edo telematikoki egoitza elektronikoaren bidez eginen da, eskabide orokor baten bidez.

Dokumentazio hau aurkeztu behar duzue:

  • Haurra inskribatuta dagoen Gizarte Segurantzako txartelaren fotokopia.
  • Aitaren, amaren edo legezko tutoreen 2022. urteko Errenta Aitorpenaren fotokopia. (Agiri hau pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren kanpainaren azken egunera arte luzatu daiteke).
  • Aitorpena egitera behartuta ez egotekotan, dagokion dokumentazio ofiziala aurkeztu beharko da, edo, azken batean, 2022. urteko errenten edo diru-sarreren zinpeko aitorpena eta/edo ikastetxearen titularrak urte horretako familiaren diru-sarrerak zehazteko beharrezkotzat jotzen dituen agiriak.
  • Ordainagiriak helbideratzeko bankuko kontu korrontearen zenbakiaren fotokopia, titularra eta zenbakia berariaz adierazita.
  • Hala badagokio, haurra behar bezala zaintzeko behar den osasun-informazioa.

Zalantzarik izanez gero, jarri eskolarekin harremanetan: 948552039

 

*25A JAIEGUNA DELA KONTUAN HARTU; BERAZ, UDALA ITXITA EGONGO DA. EGUN HORRETAN MATRIKULA TELEMATIKOKI BAKARRIK EGIN AHAL IZANGO DUZUE.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba