Estella-Lizarra aurrera doa baso-suteen prebentzioan
Gaur egun, Estella-Lizarrako Udalak badu PAMIF bat (Basoetako Suteen Arriskuetarako Udal Jarduketa Plana), Babes Zibilak homologatua. Plan horren barruan, hainbat pr...

Santa Klara komentuaren ondoan dagoen Los Llanos parkeko Txakurren Aisiarako Gunea zabaltzeko lanak hasi dira gaur goizean. Jarduketa honen bidez, Estella-Lizarrako Udalak barrutiaren azalera bikoiztu nahi du, 300 metro karratu pasatxotik 632ra (68ko luzera eta 9,30eko zabalera).
Txakurren Aisiarako Gune berria Egapeludos Elkarteak 2019. urtean eremu hauek instalatzeko ezarri zituen jarraibideei jarraituz diseinatu da. Hala, adibidez, barrutira sartzeko sarrerak ate bikoitzeko sistema bat izanen du, bi ateak aldi berean irekita egotea eragozten duena.

Gainera, zabaltzearekin batera, bi gune bereizi prestatuko dira ‘pipican’ deiturikoaren barruan, animalien arteko gatazkak ahal den neurrian saihesteko. Eremu horietako bakoitzak (handiagoa bat eta txikiago besta) barne-sarrerako atea, soropila eta eremu txikiagoa izanen ditu, kaka egiteko harea-zulo batekin.
Zakarrontzi bat ere jarriko da, poltsa-banatzailea eta bi mailako iturria dituena, gizakientzat eta animalientzat. Bestalde, joko-elementuak mantendu egiten dira.
Gainera, barrutiaren perimetroa osatzen duten zurezko horma-atalak desmuntagarriak dira, lorezaintzako makineriari sartzen uzteko.
Construcciones Ibarrola Pierola enpresak egiten dituen lan horien kostua 14.600 euro ingurukoa da (gehi BEZa), materialak, lur-mugimenduetako lanak eta abar barne. Udaleko Ingurumen Arloak kudeatzen du.
Gaur egun, Estella-Lizarrako Udalak badu PAMIF bat (Basoetako Suteen Arriskuetarako Udal Jarduketa Plana), Babes Zibilak homologatua. Plan horren barruan, hainbat pr...
' Badakizu zer jaten duzun?'Tailerraren helburua da parte-hartzaileei elikaduraren kontzientzia helaraztea, CPAEN erakundeak ziurtatutako produktu jasangarri eta ekologiko...
Interesa duten pertsonak ekainaren 30era arte joan daitezke, eta lanen enpresa esleipenduneko langileek gidatuko dituzte eta beharrezko materiala emango diete. Zinegotzi talde batek bere aletxoa jarri dio landaketari gaur arratsaldean, modu sinbolikoan