Dagoeneko hasi dira Curtidores kaleko zati garrantzitsu bat hobetzeko lanak, Done Jakue Bidetik hirirako sarreran.
Hiru jarduketa eginen dira aldi berean: Rua kaletik Hilobi Santuko zelaien ingururaino urbanizazio osoa eginen da, oinezkoen eta ibilgailuen trafikoaren arteko bizikidetza hobetuz; elizaren aurrean 9 metroko zabalerako plazatxo bat ere eginen da; eta, azkenik, paisaia-izaerako lanak eginen dira: zuhaixken errei bat, jardinerak jartzea, eta landare-kamuflaje bat, Fortunato Agirre zubiaren egitura edertzeko.
Obrak egiteko gehienezko epea 3 hilabetekoa da, eta aurrekontua 470.000 eurokoa. Horietatik 362.000 euro Done Jakue Bideko ibilbideetako toki-erakundeentzako dirulaguntzen deialdietatik lortu dira, ostatu zirkularretarako, atseden hartzeko eta paisaiak konserbatzeko eremuetarako, eta mugikortasun jasangarrirako (Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Plana, Europar Batasunak finantzatua-Netx Generation EU).