Asteazkenetik aurrera, ibilgailu elektrikoak kargatzeko %20ko hobaria eska daiteke Estella-Lizarrako Udalak autobus geltokiaren ondoan jarritako puntuetan
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau

Aste honetan hasi dira energia sortzen Lizarrerria kiroldegiko estalkian jarritako 189 eguzki-panelak. Hiriko autokontsumo partekatuko lehen eguzki-instalazio fotovoltaikoa da Lizarrerria, eta energia erdibana banatzen dute Udalak —kirol-instalazioa hornitzeko— eta Argi Arieta Komunitate Energetikoak —aitzindaria Lizarran—.
Kalkuluen arabera, eguzki-plaka horien urteko ekoizpena 126.000 kWh ingurukoa izanen da, hau da, urte osoan 40 bat etxebizitza kontsumitzearen baliokidea. Hau da, 63.000 kWh kiroldegirako joanen lirateke, eta gainerakoa Energia Komunitaterako.

Izan ere, proiektu honen helburu nagusia kiroldegiko pabilioiaren energia-eraginkortasuna hobetzea da, bai eta faktura elektrikoa murriztea ere, bai instalazioarena, bai Komunitatea osatzen duten etxeena, ordainagirietan asko aurreztuko baitute. Gainera, CO2-aren emisioak asko aurreztuko dira.
Baina Argi Arieta osatzen duten etxeek ez ezik, Udalak berak ere (Energia Komunitateko kide den aldetik, ehuneko handi batekin) kiroldegitik kanpoko beste udal eraikin batzuei energia hornitzera bideratu ahal izanen du bere partaidetza.
Soberakinekin partekatutako autokontsumorako instalazio fotovoltaiko horietan sortzen den energia ezin da bateriarik gabe biltegiratu, eta, beraz, energia hori erabiltzen da sortzen den bitartean. Kontsumitzen ez dena, berriz, elektrizitate-sarera isurtzen da, eta, ondoren, soberakin hori kontsumitzaileen fakturetatik kentzen da.
ENERGIA-KOMUNITATEAK, GORANTZ DOAN EREDUA
Energia-komunitateak asko ari dira zabaltzen azken urteetan, eredu horrek, praktikan, energia-mendekotasunaren aldaketa dakar, eta energia-iturri berriztagarrien alde egiten du, eta, beraz, klima-aldaketari aurre egitearen alde.
2024ko abuztuan, Nafarroan, 40 energia-komunitate zeuden eratuta, eta 82 udalerrik, tartean Lizarrakoak, eredu horren alde egin zuten.
Helbide fiskala hirian duten pertsona eta erakundeek baliatu ahal izanen dute deskontu hau
Lorezaintza eta Ingurumen udal-zerbitzuek sustatutako jarduerak zuhaitzak gehitzea, ureztatze-sistema eraginkorrak eta oinezkoen segurtasuna hobetzea uztartzen ditu
Gaur arratsaldean aurkeztu da Basartea enpresak egin duen Lizarrako Baso-suteen Arriskuari aurre egiteko Udal Jarduera Plana. Rafael Villanueva Ingurumen zinegotziak eta enpre...