2026ko otsailak 4

Arieta auzoan esku-hartze bat hasiko da, hidrojardinerak jarriz eta espaloietan espazioa zabalduz

Foto noticia

Gaur, asteazkena, hasiko da Blanca Cañas kalean Ingurumen Arloak eta Udaleko Zerbitzu Arloak elkarrekin eginen duten esku-hartzea, Arieta auzoko espazio publikoa hobetzeko.

Lanak hainbat kaletan eginen dira, eta espaloien erabilera optimizatuko da. Gaur egun, espazio txikia dute, eremu batzuetan landatutako zuhaitzen ondorioz.

Horretarako, zuhaitzak espaloietatik kendu eta hiriko hainbat tokitan birkokatuko dira; txorkoak, berriz, estali eginen dira, espaloi zabalagoak eta ibiltzeko modukoak utziz.

Zuhaitzen ordez hidrojardinerak jarriko dira zebrabideen alboetan, eta horrek, oinezkoen ikuspena hobetzeaz gain, teknikari espezializatuek aukeratutako zuhaixkak eta zuhaitzak edertuko eta ekarriko ditu bidera.

Helburua da auzo honetako hiri-ingurunea espazio irisgarriago, seguruago eta funtzionalago bihurtzea. Hobekuntza horiek, oinezkoen mugikortasuna errazteaz gain, bide-segurtasunari ere lagunduko diote, zebrabideetako ikuspena areagotuko baitute eta espaloi zabalagoak eta oztoporik gabekoak sortuko baitituzte.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba