Aste honetan hasi dira Estella-Lizarrako Udalaren Lantegi Eskolako Sukaldaritzako Oinarrizko Eragiketen PIFEko eskolak. Prestakuntza hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz laguntzen du eta 17 urtetik 50era bitarteko 15 ikaslek parte hartzen dute. Prestakuntza honekin 1. mailako Profesionaltasun-Ziurtagiria lortzen da.
Guztira 330 prestakuntza ordu dira (alfabetatze digitalarekin, matematikako eta hizkuntzako gaitasun giltzarriekin eta berdintasunarekin osatzen da) ekainaren 4ra arte. Ondoren, praktikak eginen dira enpresekin elkarlanean ekainaren bukaera arte. Era berean, prozesuan zehar orientazio tutoretza bidezko laguntza dago.
Ikasleek hainbat lanpostutan aritzeko ezagutzak lortuko dituzte: sukaldeko laguntzailea, jatetxe-arloko establezimendu txikiko langilea, edo ekonomatu eta ardandegiko arduraduna (ostalaritza).