2023ko urriak 26

Etorkizuneko Oteiza Ciriza Museumaren lehen harria jarri dute Kaputxinoetan

Foto noticia

Gaur goizean egin da Oteiza Ciriza Museumaren lehen harria jartzeko ekitaldi ofiziala, Kaputxinoen komentu zaharraren lurretan eraikiko dena. Ekitaldian, gainera, Javier Azanza Lópezek idatzitako ‘Antonio Oteiza y Carlos Ciriza: un encuentro de dos viajeros en el Camino’ izeneko liburua aurkeztu da.

Marta Ruiz de Alda alkateak proiektu honek hiriarentzat duen garrantzia nabarmendu du, kulturaren eta turismoaren ikuspuntutik. Izan ere, museo-espazioaz (museoa eta parke eskultorikoa) gain, erakusketa iraunkor bat eta bi artisten aldi baterako erakustaldiak izanen ditu, jarduera paraleloak ere antolatuko dira hezkuntza-programen, hitzaldien, literatura-jaialdien, ikastaroen, kontzertuen eta abarren bidez.

MRM Arquitectos enpresak 16.000 metro karratuko lursail baten gainean diseinatutako proiektua leku pribilegiatuan dago, Santiago bidean. Anai Txiki Kaputxinoen Ordenak dioenez, “Lizarran eta bere eskualdean frantziskotarren eta kaputxinoen oroitzapenak eta presentzia luzeak iraunaraziko duen proiektua da”.

Ekitaldian gonbidatu ugari izan dira, ehun bat inguru.

 

El acto ha contado con una numerosa presencia de invitados e invitadas, alrededor de un centenar.

NOTICIAS RELACIONADAS

Estella-Lizarrako Udalak jarduera egitarau bete-betea aurkeztu du Gabonetarako

Kontzertuak, antzerkia, zinema, dantza, kirola eta artisautza azoka izanen dira, haurrentzako ekitaldi magikoenak ahaztu gabe. Musikari dagokionez, nobedade hauek izanen dira: Eguberrietako familia-ikuskizun musikal bat (‘Navidad Rock’), gospel kontzertu bat Ispirit taldearekin eta ‘El Cascanueces’ haurrentzako bertsio interaktibo bat

Volver arriba