Gaur, Estella-Lizarrako Lantegi Eskolan, diplomak banatu zaizkie ia urte eta erdian, alde batetik, ostalaritzan eta, bestaldetik, basogintzan trebatu diren 30 ikasleei.
Prestakuntza eta enplegurako bi programa horiek, 30 urtetik beheitikoentzako zuzenduta, Nafarroako Gobernuaren (Nafarroako Enplegu Zerbitzua) eta Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioaren (SEPE) dirulaguntza jaso zuten.
Hogeita hamar gazteetatik hamaika (zortzi ostalaritzan eta hiru lorezaintzan) lanean hastea lortu dute, eta horrek, zalantzarik gabe, “jarraitzen ari garen lan-ildoa egokia dela” dio Marta Ruiz de Alda alkateak. Sira Cobelas zuzendariak eta Blanca Regúlez zinegotziak ere parte hartu dute ekitaldian. Halaber, Txelo Emparán orientatzailea eta ikasleetako bat, Mikel Torán,
NEZko, sindikatuetako edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko ordezkariak ere joan dira ikasturte amaierako ekitaldira. Prestakuntza horrek, besteak beste, ikasleek prestatutako menuak Gizarte Zerbitzuak aldez aurretik hautatutako familien artean banatzeko ere balio izan du. Banaketa hori zazpi hilabetez eginda eta lau egunez astean, hiru plater dituen menu oso batez osatua.