2026ko otsailak 9

NANa eta pasaportea berritzeko hitzorduak martxoaren 6an

Beste egun bat jarri da Lizarran, MARTXOAREN 6an, NANa eta pasaporteak egiteko eta NAN elektronikoaren ziurtagiriak berritzeko.

Dagoeneko jaso daitezke hitzorduak Udaltzaingoaren bulegoetan, dokumentu bakoitzeko bat (Telefonoa 948548226). DNI-RURAL (VIDOC) izenarekin ezagutzen den zerbitzu honek aukera ematen du dokumentuak egunean bertan egiteko Polizia Nazionalaren bulego mugikor batean.

Bulego mugikorra autobus geltokiaren eraikinaren ondoan egonen da.

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba