2022ko apirilak 12

Bost elkartek parte hartu dute hirian ginkgoak landatzen, eta konpromisoa hartu dute haiek zaintzeko, Udalak Zuhaitz Eguna dela eta sustatu duen ekimen batean

Anfas, Anasaps, Ordoiz zentroa, Esain eta Gerna, bizitzaren zaintzarekin konprometitutako erakundeak direnez, proiektu txiki honetan parte hartu dute

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Landa Garapeneko eta Ingurumen Alorrak eta Berdintasun Alorrak ekimen polita jarri dute abian azken asteetan, Zuhaitz Eguneko ekimenak egitearekin batera, hirian dauden elkarte eta kolektiboekin elkarlanean. Zehazki, Ginkgo biloba espezieko bost zuhaitz landatu eta babestuko dira, bat parte hartzen duen elkarte bakoitzeko, hala nola Anfas, Anasaps, Ordoiz, Esain eta Gerna.

Elkarte bakoitzak, Udaleleko Lorategi Zerbitzuaren laguntzarekin, ale bat landatzen parte hartu du: horietako hiru Hilobi Santuaren inguruan landatu dira (Anfas, Anasaps eta Ordoiz), eta beste biak, Donejakue bidearen azken tartean, Aiegiko mugan, Amaiur plazatik gertu (Esain eta Gerna).

Espezie hau aukeratu da, zehazki, ginkgoak “sinbologia berezia duelako eta planetako zuhaitz zaharrenetakotzat hartzen delako”, azaldu du Inma Alonso Udaleko Ingurumen teknikariak. Izan ere, uste da 1.000 urte baino gehiago bizi daitezkeela eta kutsadurarekiko erresistentzia handia duten zuhaitzak direla.

Era berean, duela hilabete batzuk bi kendu behar izan ziren Nafarroa Behereko kaletik obrak egin bitartean, txosten batean oinarrituta, eta horrela jarduketa hura ere konpentsatu nahi da.

Bestalde, Udalak bost elkarte horiek kontuan eduki nahi izan ditu, “bizitzaren zaintzearekin duten konpromisoagatik”, zuhaitzaren zainketan eta gozamenean partaide eginez eta erakunde bakoitza osatzen duten pertsonen artean ekimena zabaltzeko.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba