2023ko uztailak 11

SAN LORENZO BIDEA ITXIKO DA KONPONKETA LANAK EGITEKO

Abaigar Promoción y Construcción S.L.-k egiten ari den obrei dagokionez, UA 12-A unitatean, Manuel de Irujo plazako 1, 2 eta 3 zenbakietan aurreikusitako etxebizitza proiektua hondeatu eta zimendatzean, ingurua iparraldetik inguratzen duen bidea konpontzeko lana eginen da. Lan horietan, ertz batean utzitako lur hondakinak garbitu eta bidearen albo batean dagoen zuloa konpondu beharko da, hormigoizko zolarri txiki bat eginez.

Lanak egiten ari diren bitartean, eta bidearen zabalera mugatua dela eta, ibilgailuen eta oinezkoen pasabidea itxi beharko da. Bidearen zabalera osoa hartuko duten makineria eta kamioiak erabiliko dira, eta segurtasunaren eta osasunaren ikuspegitik, ezin da pasabidearen ohiko erabilera mantendu.

Lan horiek egun eta erdi eta bi egun bitartekoak izanen dira. Ondoren, beste bi egun beharko dira hormigoia fraguatu eta gogortzeko, ibilgailuak pasatzen utzi aurretik. Hormigoitu beharreko eremuak zabalera osoa hartzen ez duenez, egun horietan hesia jarriko da eta pasabidea ireki ahal izanen da oinezkoentzat, bizikletentzat, motorrentzat eta abarrentzat. baina ez zabalera handiagoa behar duten ibilgailuentzat, hala nola autoak edo furgonetak.

Lanak uztailaren 18tik 21era bitartean eginen dira. Uztailaren 18an eta 19an erabat itxita egonen dira, eta 20an eta 21ean itxita egonen dira ibilgailuentzat. Aldez aurretik, egun batzuk lehenago, kartel adierazgarriak jarriko dira, ohiko erabiltzaileek informazio hori izan dezaten eta joan-etorriak horren arabera antola ditzaten.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba