Miguel Indurain Sari Nagusia dela eta, egun horietan trafiko aldaketak eta mozketak eginen dira hirian. Larunbatean izanen da (irteera 12:05ean eta gutxi gorabehera 17:05ean helduko da). Gainera, beste 3 aldiz gehiago pasako da Lizarran zehar, 13:15ean, 14:35ean eta 16:15ean, horietan guztietan Ibarrako gainetik pasatuz.
Hesiak jarri dira ukitutako tarteetan eta, lasterketaren berezko mozketez gain, ez da onartuko Sortzez Garbiaren pasealekuan sartzea ostiraleko 17:00etatik aurrera.
Balizatutako eremu guztiek ibilgailurik gabe egon beharko dute ostiraleko 22:00etatik aurrera, Sortzez Garbiaren orubea izan ezik, bihar, osteguna, 14:00etan itxiko baita, telebistako unitate mugikorrak instalatzeko. Udaletxeko eremu guztia, Antso Azkarra eta San Frantzisko Asiskoa, Azukareroko zubiraino, libre utzi beharko da ostiraleko 14:00etan. Ordu horretatik aurrera, ekipoetako ibilgailuak sartuko baitira.