2020eko abuztuak 28

Bisita antzeztuak Estella-Lizarran, iraileko eta urriko igandeetan

Turismo Bulegotik abiatuko dira, monumentu-auzoko leku nagusiak zeharkatuz. Prezioa 5 eurokoa da eta doakoa 12 urtetik beheitikoentzat, edukiera 22 lagunetara mugatua dago

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak bisita antzeztuak antolatu ditu irail eta urriko igande guztietarako, eguerdiko 12:30ean Turismo Bulegotik abiatuta eta Hilobi Santuaren elizaraino, monumentu-auzoko toki nagusiak modu gidatuan zeharkatuz.

Navark-en gidarien eta Sapo Producciones konpainiako aktoreen eskutik ezagutu ahal izanen dute hiriaren historia parte-hartzaileek. Haiek arduratuko dira bisitaldiak beren esku-hartze eta jantziekin girotzeaz.

Gaur egungo egoera dela eta, edukiera 22 pertsonarentzat bakarrik da (antolatzaileak alde batera utzita) eta sarreren prezioa 5 eurokoa da. Hori bai, 12 urtetik beheitikoentzat jarduera doakoa da, eta euro bateko beherapena dago erretiratuentzat, familia ugarientzat edo ikasle-txartela edo gazte-txartela dutenentzat. Sarrerak Turismo Bulegoan bertan eskuratzen dira, San Martin plazan. Jarduera Udaleko Garapen Ekonomikoko Alorrak antolatu du.

 

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba