Estella-Lizarran, 2027ko ekainean, Done Jakue Bidearen nazioarteko topaketa eginen da, mundu osoko erromesek parte hartuko dutela
‘Annual Gathering of Pilgrims’ Estatu Batuetako elkarte garrantzitsuenak antolatuta, lehen aldiz herrialde horetatik kanpora aterako da, Lizarrako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearen bultzadari esker. Gutxienez 350 bisitari bertaratzea espero da, eta hirian hartuko dute ostatu, jardueraz beteriko ekitaldi batean parte hartzeko

Estella-Lizarrako Udalak, Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala Arloaren bidez, hiriko monumentu-auzora programaturiko bisita antzeztuen programarekin jarraitzen du urriko igande guztietan, 12:30ean. Bisita horiei esker, hiriaren historia ezagutuko dugu Navarkeko gidari espezializatuen eskutik eta Sapo Producciones enpresak, eszenaratze bikainarekin, bisitak girotzen ditu.