2020eko apirilak 24

Berdintasunak laguntza psikologikoa zerbitzua zabalduko du konfinamenduan

Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak laguntza psikologikoa zerbitzua zabaldu du alarma egoerak iraun bitartean, eta ez da zentratu bakarrik indarkeria matxistaren presazko kasuetan edo indarkeria horren prebentzioan, baizik eta konfinamenduak larriagotzen dituen egoeretan ere arreta jarri duela, eta itxialdiaren ondorioz sor daitezkeen estualdian, segurtasun ezan edo beldurretan, bakardadean, alarguntasunean, familiak, zaintzak, etab.

Martxoaren 16tik apirilaren 16ra bitartean, Berdintasun Arloak (Laguntza Psikologiko, Juridiko eta Larrialdi Zerbitzua) lau erabiltzaile berri artatu ditu, kasu horietako batean salaketarekin.

Halaber, harremanetan egon da aurreko beste 35 erabiltzaile batzuekin, horietako 20k laguntza psikologikoaren zerbitzua erabili dute eta beste 15 babeserako zerbitzua ATENPRO, Gurutze Gorriarekin egiten dena. Horiek guztiak telefonoren bidez lagundu dira eta beste zerbitzu eta erakunde batzuekin koordinatuz.

Mehatxatuta sentitzen diren emakumeek laguntza eskatu ahal dute 948 548237 telefonora deituz (8.00etatik 14.45era) edo igualdad.berdintasuna@estella-lizarra.com posta elektronikoan. Larrialdi kasuetarako 016 edo 112 telefonoetara deitu behar da. Horrez gain, EIAV programaren talde profesionalarekin etengabeko harremana izaten da eta Udaltzaingoarekin, sortzen ari diren gertakariak koordinatzeko eta konpontzeko.

Zerbitzu espezializatua

Berdintasun Udal Zerbitzutik informazio gaurkotua eskaintzen da Covid-19aren krisialdian babes sozialarekin loturik dauden eskubideei eta baliabideei buruzkoa. Aholkularitza juridikoa eta psikologikoa ematen zaie genero indarkeriaren biktimak diren emakumeei edo indarkeria hori pairatzeko arriskuan daudenei, baina laguntza ematen da ere bikoteen hausturetan, gatazka handia dagoenean, dibortzio prozesuetan seme-alabak tartean daudenean, legezko arauak behar dituztenean horiekiko harremanetan, zaintza partekatuetan, jazarpen edo sexu-erasoen kasuetan, edo diskriminazio kasuetan genero arrazoiak direla eta.

Zerbitzu publikoa da eta doakoa, horretara hurbiltzen diren pertsonei arreta osoa eman nahi diena. Ildo horretatik, helburua da lagundutako emakumeak aurrera egiteko behar beste baliabideak erdiestea eta eraginkortasunez eta segurtasunez bizitzaren esparru guztietan sartzeko.

Horrez gain, lan egiten da bizimodu berri horretan sartzea gizonekiko baldintza eta aukera berdintasunean eman dadin, eta emakumeen aurkako bereizketa edo indarkeria egoera berriak agertzea prebenitzeko edo arintzeko.

Emakumeak berdintasun zerbitzura heldu daitezke zuzenean edo Gizarte Zerbitzuetatik, Udaltzaingotik edo beste erakunde edo entitateetatik bidalita.

Azpimarratzen da, gainera, garrantzitsua dela herritarrak indarkeria matxistaren aurrean aktiboak izatea eta kanpaina honetan parte hartzea: ´Cuenta conmigo vecina´, 016 edo 112 telefonoetara deituz edo Udaleko webgunean kontsultatu ahal diren jarraibideak edo aholkuak jarraituz.

Halaber, farmazien eta premiazko beste establezimendu batzuen inplikazioa eskertzen da ´Mascarilla 19´kanpainan eta kartelak paratuz.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba