2022ko otsailak 18

Los Llanosko parkerako banku berriak eta 25 zuhaitz, hirian birjarri eta landatzeko

Foto noticia

Aste honetan lau banku berri jarri dira Los Llanos parkean, Teobaldo II.a kalean, hain zuzen ere, “Bide zabala” izenekoan, eta laster berriak jarriko dira geratzen direnak ordezkatzeko. Horrela, herriko hainbat bizilagunen eskaera bati erantzuten zaio.

Halaber, hiriko zuhaitzen txorkoak lurrez betetzen ari dira, estropezuak saihesteko eta herritarren joan-etorria errazteko. Sorkunde Garbiaren pasealekukoak estali dira. Era berean, 25 zuhaitz erosi dira Deierriko etorbidean eta beste eremu batzuetan birjartzeko eta berriak landatzeko.

Bestalde, inguruko bizilagunek eskatzen zituzten moduan, Eztandeta kaleko zuloak konpontzen hasi dira eta Lizarrako igogailu nagusiaren inguruak garbitzen ari dira.

Zerbitzuetako zinegotzi Jorge Crespok eskertu nahi izan du brigadaren lana, eskatzen diren jarduketa guztiak egin ahal izateko.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba