2025eko ekainak 18

Trafiko oharra: 6 astez itxita egongo da Deierri hiribidea

Datorren astelehenetik, ekainaren 23tik, aurrera, eta sei astez, 9:00etatik 17:00etara, itxita egongo da Deierri etorbideko bi erreietako bat, Zalduko gasolindegiaren eta zezen-plazako biribilgunearen arteko zatian. Hain zuzen ere, Ospitale ingurutik eta Gipuzkoako Errepidea kaletik hirira sartzen direnentzako erreia da. Trafikoa Zumalakarregi eta Hilario Olazaran kaleetatik desbideratuko da.

Inguruko eraikin baten fatxadan lan batzuk egingo dira, beraz, trafikoa moztu egin beharko da. 17:00etatik aurrera, erreia irekiko da, asteburuetan bezala.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Oharra: droneen hegaldia

Bihar, asteazkena, 10:00etatik 16:00etara, gutxi gorabehera, hegaldiak eginen dira droneekin, Lizarrako Defentsa Arkitekturako Plan Zuzentzailea egin aurreko lan batzuk egitek...

Volver arriba