2023ko maiatzak 30

Oharra, Lizarran asteburuan izandako euri-jasen ondorioz

Etxabeen, merkataritzako lokalen, etxebizitzen eta abarren jabeak, aseguru-poliza bat izaten dutenak eta igandean uholde-euriteen ondorioz kalteak jasan izan dutenak, kalteak erreklama ditzakete beren aseguruaren bidez. Aseguru-partzuergoaren bitartekari-lana eginen baitu aseguru horrek, eta hark hartuko ditu bere gain kalteak.

Halaber, Ziurtagiri Digitalarekin ere izapideak egin daiteke, consorseguros.es webgunearen bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu web orri hori edo deitu 900.222.665 telefonora.

HIRIA GARBITZEA

Cespa enpresak, hiriko kaleak garbitzeaz arduratzen denak, ekaitzaren ondorioz lur- eta lokatz-hondarrik gehien pilatu diren hiriko eremuetan jarri zuen arreta atzo. Lehentasun hori ezarri zen ohiko ibilbideak egin beharrean. Horrela, hondakinak eskuz eta ekortzeko makinarekin bildu ziren, irisgarritasunaren arabera, eta erraztatutakoan baldeka ureztatu zen.

Enpresatik adierazi dute inguru periferikoak izan direla lur luiziak gehien kaltetu dituenak, hala nola, Zaldu, Belastegi, Puy basilikaren atzeko aparkalekua, Curtidores edo Zumalakarregi, Doneztebe edo Abartzuza kaleak.

Gaur, asteartean, ahalegin handiena erdigunean eginen da, Alde Zaharrean ere erauntsiak eragina izan baitzuen, San Andres kalean edo Koroatze plazan. Atzo ezin izan zen han egon, eta, aldi berean, behar handiena duten eremuetan jardungo da, hala nola, Zaldu eta Belastegin, errepasoa egiteko. Eta bihar, bi aldeetan jarraituko dugu, hauteskunde-kanpainako kartel bertikalak jasotzeaz gain.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba