2021eko irailak 14

Julián Romano Udal Musika Eskolako hurrengo ikasturteko matrikulazioak %21 handitu dira

Izen emandakoak 153tik 185era igaro da, eta eskolak datorren astelehenean, irailaren 20an, hasiko dira

Foto noticia

Lizarrako Julián Romano Udal Musika Eskolako hurrengo ikasturteko matrikulazioak %21 igo dira aurreko ikasturtekoekin alderatuta, 153 ikasle izatetik 185 izatera igaro baitira. Bost urtez beherakada jasan ondoren, aurreko ikasturtean baino inskripzio gehiago izan dira, eta ikastetxean joera aldaketaren hasiera izatea espero dute.

Ekainean hasi zen matrikulatzeko lehen epea, oso datu positiboak eman zituena, eta irailaren 1etik 10era bigarrena ireki zen, azken zifrak pixka bat handitu zituena.

Aurten, 3 urtetik aurrera haurrak matrikulatu ahal izanen dira. Azkenean ezin izan da 3 urteko talde bat atera, baina bai 4 urteko bi haur talde, hamabi matrikulazio eginda. Eskolak datorren astelehenean hasiko dira, irailaren 20an.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba