Julian Romano Udal Musika Eskolak ikastetxean ematen diren musika-tresnen espezialitate guztien entzunaldiak antolatu ditu hurrengo egunetarako, baita ikasturte amaierako kontzertua ere, amaiera gisa.
Entzunaldiak ekainaren 3tik 7ra izanen dira, arratsaldeetan, ‘intxaurrondoaren patioa’ izenekoan, eskolaren inguruko gunean, Lizarra Ikastolarekin muga egiten duena. Eguraldia lagun ez badute, eskolako aretora eramanen dira.
- Ekainaren 3an, zeharkako flauta, eskusoinu eta biolina (17:00etan) eta perkusio eta tronboia (18:30ean) izanen dira.
- Ekainaren 4an, gaita eta gaitako danborra (17:00), eta abesbatza eta ahots taldea (18:30).
- Ekainaren 5ean, musika tresnen taldea, tronpeta eta txistua (17.00)
- Ekainaren 6an, saxofoia (17:00etan) eta gitarra (18:30ean)
- Ekainaren 7an, pianoa (17.00) eta kantua (18.30)
Bestalde, ikasturte amaierako kontzertua Foruen plazan izanen da ekainaren 14an, 19:00etan.