2022ko ekainak 6

16 urtetik goitikoentzako euskara ikasteko eta euskarazko kanpalekuetarako laguntzak onartu dira

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, aurten ere, euskarazko udalekuak egiteko (D ereduko ikasleak) eta 16 urtetik gorakoentzako euskara ikasteko dirulaguntzak ematea onetsi du.

Kanpalekuen deialdiak 2.000 euro bitarte banatu ahal izanen ditu laguntzetan, Lehen Hezkuntzako edo DBHko ikasle bakoitzeko 125 euro gehienez emanen zaie, hirian erroldatuta badaude.

Bestalde, euskara ikasteko deialdian 7.000 euro banatuko dira azken ikasturtean prestakuntza egin dutenentzat. Pertsona bakoitzak gastuen % 40 jaso dezake, eta gehienez ere 400 euro.

Bi deialdietarako eskaerak irailean aurkeztuko dira. Oinarri osoak Udalaren web orrian kontsulta daitezke, Laguntzak eta dirulaguntzak atalean.

NOTICIAS RELACIONADAS

Helduendako euskara ikasteko kanpaina

Nafarroako Gobernuak, beste administrazio publiko batzuekin elkarlanean, helduei euskara ikastera animatzeko kanpaina abiatu du aurten ere: 'Euskera ahora'.Lizarran bi...

Volver arriba