2025eko otsailak 14

AD-2ren birpartzelazioa hasiera batean onartu da. Jarduketa horri esker, San Veremundo kalea batu eta etxebizitzak eraikiko dira eremu horretan, eta, gainera, berdegunea gehituko zaie Los Llanos parkeari eta Harresietako eremuari

Estella-Lizarrako Udalak hasiera batean onetsi du AD-2 (Sortzez Garbiaren pasealekua eta hari atxikitako sistema orokorrak) birzatitzeko proiektua, eta San Veremundo kaleko bi zatien arteko lotura osoa antzeko zabalerarekin egitea ahalbidetuko du, zati horiek banatzen dituzten eraikinak eraitsi ondoren, bai eta gaur egun Sortzez Garbiaren orubean (aparkalekua) etxebizitzak egitea ere.

Planeamendu honen bidez, zabalgunearen hiri-bilbea osatu nahi da, San Veremundo eta Vianako Printzea kaleen jarraitutasunarekin, eta berdegune pubikorako azalera handi bat lortu nahi da, Los Llanos parkean eta Harresiak pasealekuan sartzeko.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba