2025eko urriak 15

Ibilgailuak Estella-Lizarrako hirigune historikora eta merkataritza gunera (ZAC eta ZEL) sartzeko sistema arautzen duen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena Kameren bidez sarrera eta aparkatzea kontrolatzea

Estella-Lizarrako Udalak, 2025eko urriaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ibilgailuak Lizarrako erdigune historikora eta merkataritzagunera sartzeko sistema arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa (ZAC eta ZEL). Sarrera eta aparkalekuak kameren bidez kontrolatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Anuncio_Publicar-mod ordenanza

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba