XXX. ‘Maria de Maeztu Saria’ Narratiba Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik
La Asamblea de Mujeres de Estella-Lizarra, con la colaboración del Área de Igualdad del Ayuntamiento, ha convocado el XXX Certamen de Narrativa ‘Premio María de Maezt...

Gaur goizean banatu dira, osoko bilkuren aretoan, Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun eta LGTBI+ Politikak Batzordeak aurten ere antolatu duen ‘Berdintasunerantz begira’ XXII. Argazki Lehiaketaren sariak. Arloko zinegotzi Maria Sanchezek eta teknikari Ixaxi Perezek eman dituzte.
Lehenengo saria, 300 eurokoa, Villatuertako Ana Girones Aizpunentzat izan da, ‘Pontelas… Ponselas’ izeneko argazkiagatik. Nork ematen eta nork jasotzen ditu betaurreko moreak, amonak edo bilobak? Egileak adierazi nahi izan du begirada zabaldu behar dela eta mundua behatu behar dela genero ezberdintasunak egunean ikusiz, eta berdintasunean oinarritutako hezkuntza baten alde lan egin behar dela, adina, sexua eta abar kontuan hartu gabe.
Bigarren saria (250 euro) Lizarrako Jessyca San Roman Bafillentzat izan da, ‘Isiltasun botoa’ izeneko zuri-beltzeko irudiagatik. Bertan, neska bat agertzen da, emaztegaiz jantzita eta besoak soka batzuekin bizkarrean lotuta, ezkontzaren eta itxaropen sozialen testuinguruan emakume batzuek aurrez aurre jartzen dituzten lotura ikusezinak sinbolizatuz.
Oraingo honetan, hirugarren saria Iruñeko Ines Cuevas Aparicio gazteak jaso du, ‘Iraganera begira, berdintasunezko etorkizuna eraikitzeko’ argazkiarekin. Bertan, neskato bat telebista zahar bati begira erakusten du, non argazkiaren izenburuko esaldia bera islatzen den.
Aurten 43 argazki jaso dira guztira, 23 parte-hartzailerenak (11 emakume eta 12 gizon), 17 Nafarroakoak. Hiru tokiko parte hartzaileak izan dira.
La Asamblea de Mujeres de Estella-Lizarra, con la colaboración del Área de Igualdad del Ayuntamiento, ha convocado el XXX Certamen de Narrativa ‘Premio María de Maezt...
Aurten ere bat egiten du tokiko erakundeen Berdintasun tekniken kanpainarekin, oraingoan ‘Feminismoari esker… gaur izan, egon, esan eta erabaki dezakegu’ lelopean
Estella-Lizarrako Udaleko Berdintasun Arloak Aste Santuko Ludotekaren edizio berri bat jarri du martxan. Apirilaren 7, 8, 9 eta 10ean eginen da, eskolako oporraldiarekin b...