2025eko apirilak 10

Jarduera eskaintza zabala Gazteria arloak antolatuta Aste Santurako

Gazteria Arloak hainbat ekintza antolatu ditu Aste Santuko oporretarako gazteei begira.

Apirilaren 19an, larunbata, Deskontrol escape room egonengo da Deskontrolekin, doan, 6-8 laguneko taldeentzat; apirilaren 22an, asteartea, papercut tailerra (prezioa, 3 euro); apirilaren 23an, 24an eta 25ean, Game Fest eginen da, FIFA edo Fornite jokoen txapelketekin; eta 23an, Urban Dance masterclass bat ere egonen da (3€).

Amaitzeko, larunbatean, apirilak 26, salting eta izotz patinajea egiteko irteera bat egonen da (irteeraren prezioa 15 euro).

Informazio gehiago: https://casajuventudestella.blogspot.com/

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba