Gaur, astelehena, autobus geltokiaren inguruan aldaketa batzuk sartu dira indarrean, Estella-Lizarrako Udalak egiten duen eraikineko markesina ordezkatzeko lanak direla eta. Aldaketa horiek hurrengo asteetan mantenduko dira.
Horrela, autobusak gaurtik aurrera Santa Klarako aparkalekuan aparkatuko dira, eta takiletarako sarrera, berriz, Koroatze plazatik eginen da, txartelak saltzeko ordutegian bakarrik. Izan ere, datozen egunetan, bainugeletarako eta armairuetarako sarbidea atzealdetik itxiko da, markesina dagoen tokitik.
Horregatik, txartela erosi ondoren, Santa Klarako aparkalekura zebrabide hurbilenetik sartzea gomendatzen da, kasu honetan geltokiko lur gaineko aparkalekuaren ondoan. Han, jaima batzuk jarriko dituzte, zain dauden bitartean bidaiariak babestu ahal izateko.
Halaber, geltokiko eraikinean (Auzolan 1) egoitza duten elkarteei jakinarazi zaie nola jokatu behar duten estalkiko materiala ordezkatuko den obrek irauten duten bitartean.