Bandoak: festak
[gallery columns="2" ids="25486,25484"]
Udaltzaingoko, Foruzaingoko eta Guardia Zibileko polizia-agenteek aurten ere Estella-Lizarrako festak behar bezala ospatzen direla zainduko dute. Festak ostiralean, abuztuak 4, hasiko dira eta abuztuaren 10era arte, osteguna, luzatuko dira. Joan den ostiralean bildu zen Segurtasun Batzordea, eta helburu nagusiak erasoen prebentzioa eta lapurretena izan dira, aurten nabarmen hazi baita, bai San Ferminetan, bai beste festa batzuetan, hala nola Tuteran.
Horregatik, herritarrei arreta berezia jartzeko eskatzen zaie, batez ere jaietako lehen egunetan; izan ere, lapurreta-mota horiek (mugikorrak, diru-zorroak…) oharkabean erregistratzen dira masifikazio handiak daudenean.
Halaber, eta ohikoa den bezala, hiriko sarrera eta irteeretan kontrolak indartuko dira, alkoholaren eta bestelako substantzien eraginpean gidatzea saihesteko. Adingabeei alkoholik ez kontsumitzeko eta ez saltzeko zaintza ere egonen da.
Iaz bezala, ‘Joan eta etorri’ autobusak hirigunera ez sartzea erabaki da, jendeztatze handiko uneetan trafikoaren kolapsoak saihesteko.
SALAKETAK
Polizia etengabe agertuko da festetan hiru polizia-zerbitzuetako agenteekin. Udaltzaingoaren kasuan, gainera, plantilla osoa egonen da aktibo.
Bestalde, salaketa penalak Foruzaingoaren eta Guardia Zibilaren bulegoetan jasoko dira –24 ordu erabilgarri–, ez Udaltzaingoaren egoitzan.
2022an, lesioengatiko 13 salaketa zenbatu ziren festetan, baita 9 atxilotu ere, horietako 8 ondarearen aurkako delituengatik (lapurretak, indarkeria eta larderia erabiliz egindako lapurretak, etab.).
[gallery columns="2" ids="25486,25484"]
Marta Ruiz de Alda alkateak eta Ana Duarte zinegotziak gaur goizean aurkeztu dute Estella-Lizarrako festetarako programa, aurten abuztuaren 4tik 10era luzatuko dena. Duela gut...
Estella-Lizarrako alkateak, Marta Ruiz de Alda Parlak, erabaki du abuztuaren 4an herriko jaiak iragarriko duen suziria Lizarrako Donejakue Bidearen Lagunen Elkartearen esku uz...