Estella-Lizarrako Udalak eguerdi honetan (12.15etan) ez ohizko Udalbatza egin du, batzordea erabat ezohizkoa izan da era telematikoan burutu baita, eta zinegotziak eta idazkaria konektaturik egon dira horien gailu elektronikoetatik. Halaber, “streming” moduan ere eman izan da, Udaleko YouTube kanalaren bidez.
Navarra Sumaren zazpi zinegotziek ez dute parte hartu, oposiziora pasatu zirenak martxoaren 24ko zentsura-mozioaren ondoren. Horiek horrela, horixe izan da lehenbiziko Osoko Bilkura gobernu aldaketaren ondoren.
Honako puntu hauei buruz aritu izan da:
- Jakitera ematea Navarra Suma eta EH-Bildu Udal Taldeen Bozeramaile berrien izendapena –Titularra eta Ordezkoa-, Estella-Lizarrako Udalean. Navarra Sumaren titularra Gonzalo Fuentes Urriza izanen da eta EH Bildurena, Regino Etxabe Diaz. AHO BATEZ ERABAKI DA
- Bidezko erabakiak hartu gai honen inguruan: Estella-Lizarrako Udaleko ordezkarien izendapena aldatzeko proposamena, Udala dagoen 19 kide anitzeko organoetan, izendapen hori Udalbatzaren eskumena denean. ONETSITA. Bai, EH Bildu, Geroa Bai, Jorge Crespo eta Magdalena Hernández. Ez PSN.
- Bidezko erabakiak hartu gai honen inguruan: Estella-Lizarrako Udaleko Argibide Batzorde Iraunkorren kide kopurua eta osaera aldatzeko proposamena, baita batzordeak egiteko maiztasuna ere aldatzea. 15 batzorde dira guztira: Kontuen Berezia, hau Ekonomia eta Ogasun Argibide Batzorde Iraunkor moduan arituko da; Langileak eta Herritarren Segurtasuna; Gazteria eta Solidaritatea; Kirola eta Jarduera Fisikoa; Hirigintza eta Proiektu Estrategikoak; Eskubide Sozialak; Garapen Ekonomikoa eta Enpresariala; Berdintasuna; Enplegu Politikak; Kultura eta Ondarea; Euskara; Zerbitzuak; Hezkuntza, Landa Garapena eta Ingurumena; eta Herritarrekiko Harremanak. ONETSITA. Bai, EH Bildu, Geroa Bai, Jorge Crespo eta Magdalena Hernández. PSN, abstentzioa.
- Jakinaren gainean geratzea 2020ko apirilaren 2ko eta apirilaren 14ko 144 eta 146 Alkatetza Ebazpenek xedatutakoren inguruan, horietan, Tokiko Gobernu Batzordea osatuko duten Udalbatzaren kideak izendatu dira –aldez aurretik zeudenak kargua utzi ondoren-, izendaturiko kide berrien artean alkateordeak ere izendatu dira; Tokiko Gobernu Batzordearen ordutegia eta maiztasuna aldatu dira (ostegunak, 13.00etan), eta Gobernu Batzorde honen esku utzitako atribuzioen gaur egungo erregimena berretsi da.
- Onestea, bidezkoa bada, Alkatetzaren proposamena Estella-Lizarrako Udaleko Osoko Bilkura arrunten aldizkakotasuna aldatzeko. Hilabete bakoitzeko lehenbiziko ostegunetan eginen dira. Urritik maiatzera, 20.00etan. Ekainetik irailera, biak barne, 13.00etan. AHO BATEZ ERABAKI DA
- Onestea, bidezkoa bada, Alkatetzaren proposamena Udalbatzako kideek jaso beharreko ordainsari-erregimena, asistentziak eta kalte-ordainak aldatzeko. Alkateak arduraldi esklusiboa du eta 39.000 euros kobratuko ditu urtean. Tokiko Gobernu Batzordeko kideak: 800,00 € gordin hilean, gehienez, baldin eta, Tokiko Gobernu Batzordearen hiru bileretara eta bi batzordera joan dela justifikatzen bada. Udalbatzaren gainerako kideak: 500,00 € gordin hilean, gehienez, baldin eta bi batzordera joan dela justifikatzen bada. ONETSIAHO BATEZ ERABAKI DA