2025eko apirilak 23
Ijito herriaren etorreraren 600. urteurrena ospatzeko ekitaldiak
Datorren ostiralean, apirilaren 25ean, bi ekitaldi antolatu dira Fray Diego Kultur Etxean, ijitoak Espainiara iritsi zireneko 600. urteurrena dela eta.
19:00etan Bruno Jimenezek ‘Ijitoak Espainiara iritsi zirenetik 600 urte. Ondarea eta identitate zeinuak ikuspegi historiko-hezitzaile batetik’.
Ondoren, 19:45ean, ‘Flamenkoa, talentua eta fusioa’ izeneko musikaldia izanen da Kultur Etxeko patioan, Lorena Jimenez kantuan eta Bruno Jimenez gitarran.