2023ko ekainak 2

Ijito Kulturaren jarduera

Foto noticia

Maiatzaren 30ean Ijitoen Kultura jarduera egin zen Lizarrako Kultur Etxean. Estella-Lizarrako Udaleko migrazio eremuak antolatu eta zabaldu du, Ker Kali eta Gazkalo elkarteekin batera. Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Koloreen Elkarteak eta Agenda 2030ek ere diruz lagundu dute jarduera hori.

Bertan, Angel de Miguelen liburua aurkeztu zen: Manfariel Gerinelen; horrez gain, Angel Amador bere ikastaro klaseetan ematen ari den flamenkoaren erakusgarri txiki bat burutu zen, ikastaroan honakoa lantzen da “Haurtzaroa eta nerabezaroa musikaren bidez ahalduntzea: flamenkoa garapen soziohezitzaileko tresna gisa”. Ikastaro hau astelehen eta asteazkenetan ematen da, 17:00etatik 19:00etara, La Merced auzoan, 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteei zuzenduta dago.

Jarduera horrek harrera ona izan zuen herritarren aldetik, interes handia agertu zuten liburuarekiko eta ijitoen kulturarekiko. Batez ere, Angel de Miguel hizlariak irakasle gisa egin zuen hezkuntza-lan zoragarriaren maitasuna eta oroitzapen ona ikusi ahal izan ziren.

Estella-Lizarrako Udaletik funtsezkoa iruditzen zaigu horrelako kultur jarduerak egitearen aldeko apustua, kultura desberdinak ezagutu eta errespetatzeko; horrela, gure hirian bizi diren pertsonen arteko aniztasuna eta harremana sustatuko ditugu.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Lizarrako Kultur Etxeari harrera ona egin diolako eta hitzaldia leku ikusgarri horretan egiteko aukera eman digutelako. Izan ere, gure ohorezko gonbidatua, Angel de Miguel jauna, oso ongi azpimarratu zuenez, “guztion Kultur Etxea da”.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba