2023ko maiatzak 22

Ijitoen kulturako jarduera, maiatzaren 30ean, Kultur Etxean

Apirilaren 8an, Ijito Herriaren Eguna dela eta; eta apirilaren 27an, Nafarroako Ijito Komunitatearen Egunarekin batera, apirilaren 26an, 18:00etan, ijitoen herriari buruzko bi proposamen oso interesgarri aurkezteko ekitaldia eginen da, Estella-Lizarrako La Merced auzoan, gizarte osoari zabalik, Udaleko Enplegu, Migrazio eta Aniztasun Kulturaleko Politikak Arloaren laguntzarekin.

Alde batetik, Angel de Miguel Martinezen liburua aurkeztuko da. “Soy gitano: Manfariel Gerinel” Nafarroako Gobernuak argitaratua, eta gero hiriko ikastetxeetara banatu da. Aurkezpenean, egileak bere inspirazioak kontatuko ditu liburua idazteko orduan.

Bestalde, ikastaro hau aurkeztuko da: “Ijitoen haurtzaroa eta nerabezaroa musikaren bidez ahalduntzea: flamenkoa gizarte- eta hezkuntza-garapenerako tresna gisa” ikastaroa aurkeztuko da. Miguel Ángel Amador Jimenezek emanen du, eta 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzat izanen da. Ikastaroa maiatzean hastea aurreikusten da eta La Merced auzoan eginen da astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.

Aurkezpenaren ondoren, emanaldi bat eginen da, non gitarra flamenkoaren magiaz gozatzeko aukera izanen baita.

Estella-Lizarrako Udaleko Enplegu, Migrazio eta Kultur Aniztasunerako Politiken Alorretik, herritarrak parte hartzera eta Kultur Etxera hurbiltzera animatzen ditugu, zubiak egiteko eta ijito herriarengana hurbiltzeko aukera izan dezaten, eta, horrez gain, gure hirian bizikidetza eta harremanak bultzatzeko.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba