2026ko uztailak 21

Estella-Lizarrako Ibilgailuen Karrozeria eta Igeltserotza Tailer Eskoletan izena emateko epea zabalik dago

Interesa dutenek dagoeneko aurkez dezakete eskaera, Lizarrako Udalak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzua-Nafar Lansarek bultzatutako bi prestakuntza eta enplegu programetan parte hartzeko. Prestakuntza urriaren 15ean hasiko da, eta guztira 30 plaza eskaintzen dira langabezian dauden 30 urtetik beheitikoentzat

Esteklla-Lizarrako Udalak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak-Nafar Lansarek (SNE-NL) bultzatzen dituzten Ibilgailuen Karrozeria eta Igeltserotza Tailer Eskola berrietan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago. Interesa duten pertsonek modu telematikoan aurkeztu ahal izanen dute eskaera, eskura dauden 30 plazetako bat lortzeko —15 espezialitate bakoitzeko—. Programa horiek urriaren 15ean hasiko dira, eta prestakuntza teorikoa eta ordaindutako lan-esperientzia konbinatzen dituzte.

Lantegi-eskolek 20 hilabete inguru iraunen dute, 2028ko ekainera arte, eta aukera ematen dute gazte langabeek lanbide-prestakuntza, lan-esperientzia eta lan-merkatuan sartzeko aukera handiagoa izan dezaten.

Lehenengo bi hilabeteetan, ikasleek prestakuntza beka bat jasoko dute, ikaskuntzako hasierako fasea garatzen duten bitartean. Aldi horretan, gai hauekin lotutako edukiak irakatsiko dira: ingurumen-sentsibilizazioa, lan-aurreko prestakuntza, gaitasun gakoak, gaitasun digitalak eta espezialitate bakoitzeko ezagutza espezifikoak.

Abenduaren 15etik aurrera, parte-hartzaileak Estella-Lizarrako Udalak kontratatuko ditu, txandakako prestakuntza kontratu baten bidez. Etapa horretan, 1. eta 2. mailako ziurtagiri profesionalei dagozkien moduluak prestatuko dituzte, eta espezialitate bakoitzeko gizarte-ekintzari lotutako lanak garatuko dituzte, bai igeltserotzan, bai ibilgailuen karrozerian.

Kontratazioak irauten duen bitartean, ikasleek Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren % 65aren pareko ordainsaria jasoko dute.

BALDINTZAK, IZEN-EMATEA ETA HAUTAKETA

Lantegi-eskola horietan sartzeko, beharrezkoa da langabezian egotea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa agertzea eta txandakako prestakuntza kontratua formalizatzeko indarra duen araudian ezarritako baldintzak betetzea.

Izen-ematea online bakarrik egin behar da, formacion.navarra.es web orriaren bidez. Hor ere kontsultatu daiteke bi prestakuntza-programei buruzko informazio guztia.

Izena emateko epea amaitu ondoren, irailean 30 plazak esleitzeko hautagaiak aukeratzeko prozesua eginen da.

Interesdunek Nafarroako Gobernuaren prestakuntza ataritik zuzenean sar daitezke Igeltserotzako Tailer Eskolaren eta Ibilgailuen Karrozeriako Tailer Eskolaren deialdietara.

IGELTSEROTZAKO INSKRIPZIOA:

https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/AccionFormativa?id=22533&aplicacion=EmpleoEntities

KARROZERIAKO INSKRIPZIOA:

https://administracionelectronica.navarra.es/EmpleoFormate.Internet/AccionFormativa?id=22224&aplicacion=EmpleoEntities

 

 

 

ERLAZIONATUTAKO BERRIAK

Volver arriba