2024ko urtarrilak 26

Zabalik dago Estella-Lizarran ibilgailuen karrozeria eta ostalaritzako lantegi eskoletan on line izena emateko epea

Udalak sustatu eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza eta enplegu programa martxoaren 1ean hasiko da eta bi urteko iraupena izanen du. 30 plaza eskaintzen dira (15 eta 15) langabezian dauden 30 urtetik beherakoentzat

Dagoeneko zabaldu da Estella-Lizarran emanen diren hurrengo bi lantegi eskoletan izena on line emateko epea. Eskolak Udalak sustatu ditu eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren dirulaguntza du. Ibilgailuen karrozeria lantegi bat eta ostalaritzako lantegi bat dira. Biek 15 plaza dituzte 30 urtetik beheitiko langabeentzat. Bi urteko iraupena dute, martxoaren 1ean hasita.

Ikasleak beka batekin hasiko dira prestakuntza, ikastaldia irauten duen bitartean, hau da, hilabete eta erdian. Aste horietan gai hauek landuko dituzte, besteak beste: laneko arriskuen prebentzioa, ingurumenarekiko sentsibilizazioa, lanaurreko prestakuntza eta gaitasun digitalak.

2024ko apirilaren 15etik 2026an Lantegi Eskola amaitu arte, ikasleak Udalak kontratatuko ditu. Hilabete horietan 1. eta 2. mailako profesionaltasun-ziurtagirien prestakuntza-moduluak gainditzeko prestatuko dira. Gainera, gizarte lanean arituko dira, bai ostalaritzan bai ibilgailuen karrozerian.

Kontratuaren lehenengo urtean, ikasleek LGSaren (Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren) %65 kobratzen dute, eta bigarren urtean, %85. Oinarrizko baldintzak hauek dira: langabezian egotea, enplegu agentzietan lan eskatzaile gisa inskribatuta egotea eta alternantziako prestakuntza kontratua formalizatzeko araudi aplikagarrian adierazitako baldintzak betetzea.

NON EMAN IZENA?

On line izena emateko, Nafarroako Gobernuaren web orrian formacion.navarra.es eman behar da, bertan ikastaroei buruzko informazioa dago. Izena emanen duten pertsona guztiekin lanpostuak esleitzeko hautapen prozesua eginen da.

Ikastaro bakoitzerako zuzeneko estekak hauek dira:

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba