2024ko martxoak 5

Estella-Lizarran gazte jarduerak sustatzeko 2024ko laguntzen deialdia ireki da

Udalak 16.000 euro erabiliko ditu aurten proiektu horietarako

Estella-Lizarrako Udalak 2024ko dirulaguntzen deialdia egin du, hirian gazte jarduerak sustatzeko. Deialdia Gazteriaren Arloaren mende dago eta aurten 16.000 euroko zuzkidura du.

 

Proiektuak Gazteria Batzordeetan aurkez daitezke eta 2024. urtean gauzatu behar dira. Laguntza horien bidez, gazteek jarduerak antolatzeko modua bultzatu nahi da, baita komunitatean aktiboki parte hartzea ere, sormena eta berrikuntza bultzatzearekin batera.

 

Diruz laguntzen ahal diren proiektuen artean, hauek sartzen dira: gazteak gizartean eta komunitatean aktiboki eta parte hartuz gizarteratzea bultzatzen duten proiektuak; astialdiko jarduerak, prestakuntzakoak eta jolasekoak; gazteen mugikortasunerako proiektuak; harremanak eta bizikidetza, hausnarketa eta eztabaida sustatzen dituzten proiektuak; gizon eta emakume gazteen arteko berdintasuna eta errespetua sustatzen duten proiektuak; ohitura osasungarriak sustatzea; argitalpenak, etab.

Oinarriak esteka honetan kontsulta daitezke: https://www.estella-lizarra.com/wp-content/uploads/2024/02/GAZTEENTZAKO-JARDUERAK-BULTZATZEKO-DIRU-LAGUNTZAK-2024.pdf

Argibide gehiagorako, Gazteriaren Etxean.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba